ipuin kontalaria

'Zorte txarreko otsoa' ipuin kontaketea egongo da Kotxepinen

Asier Abrisketa 2022ko mai. 25a, 11:30

Gaur, hilak 25, Maite Francok kontauko dauz 4 eta 8 urte bitarteko umeentzako istorioak, 18:30etik aurrera.

Maite Franco ipuin kontalaria Lemoako Kotxepin Kultur Etxean egongo da gaur arrastian otsoen inguruko ipuin dibertigarriak kontatzen. Zorte txarreko otsoa kontaketearen bidez norberaren identidadea, bildurrei aurre egitea eta aniztasun funtzionala lango baloreak landuko dauz.

Sinopsia

Zorte txarreko dabil Otsoko. Dana txarto urtetan jako. Ez dau janaririk topetan, edo topetan dauan janariak ziria sartzean deutso, iges eginik; txarriek, antxumeek eta baita Txanogorritxok berak be. Ezpabere Otsoko bera da iges egiten ixten deutsena, pena hartuta. Horregaitik oin inor ez da haren bildur. Eta hau gitxi balitz, Txanogorritxoren amamak super eskupetea erosi dau. Ezin amamarik bez jan! Zer egingo ote dau gure Otsoko gizajoak hemendik aurrera bizirauteko?

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!