Antzerkia

'Korri Kuru korri' antzezlanagaz migrazinoa eta herrimina landuko da Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko mai. 19a, 16:33

Kotxepinen taularatuko da Patxi Zubizarretaren liburuan oinarritutako txotxongilo ikuskizuna, zapatuan 18:00etan.

2019ko Euskadi Literatura Saria lehiaketea irabazi eban Patxi Zubizarretaren Korri Kuru korri libururak 2019an, Haur eta Gazte Literatura sailean. Holan, Pantzart konpainiak istorio horretan oinarritutako izen bereko txotxongilo antzerkia sortu, eta Lemoara ekarriko dau hilaren 21ean.

Lau eta bederatzi urte bitarteko umeentzako istorioa da Korri Kuru korri, migratzaileek Afrika bera eta Mediterraneoa Europarako bidean gurutzatzerakoan egiten daben bidea kontetan dau, 1827an jirafa batek egindako benetako bidaian oinarrituta.

Sinopsia

Jauskera baten ondorioz, Nora ospitalean sartu da eta han Kuru ezetuko dau. Bere istorioa tristeegia iruditzen jako eta, horregaitik, gurago dau ez kontatzea. Hori dala-ta, 1827an Egiptotik Parisera Frantziako errege-erreginei Mehmet Ali pashak egindako opari moduan bidaiatu eban jirafearen istorioa kontatu deutso. Bidaia horretan, Atir, bizitzan bakarrik dabilen eta azkenean alkarregaz banaezin bihurtuko diren haurra izango dau bidelagun.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!