Berbaldia

Hezkuntzako sailburuak eta sailburuodeak lege barriaren oinarriak azalduko ditue Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko mai. 18a, 16:31
argazkia: Eusko Jaurlaritza

Jokin Bildarraitz eta Begoña Pedrosa Kotxepinen egongo dira bariku arrastian XXI. mendeko hezkuntzarako oinarriak azalduten.

Eusko Alderdi Jeltzaleak antolatu dau Lemoan, Hezkuntza Lege barria dala-ta, Hezkuntza Saileko buruen berbaldia. Maiatzaren 20an izango da XXI. Mendeko hezkuntzarako oinarriak berbaldia, 19:00etan Kotxepin Kultur Etxean. Eusko Jaurlaritzako Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuak eta Begoña Pedrosa Sailburuordeak gidatuko dabe saioa.

Berbagai nagusia Hezkuntza Lege barria izango da, sindikatu eta hezkuntza komunidadearen aprilaren 7ko akordioagaz lortutakoa. Bertan, eskola publiko eta pribaduak, gizarte kohesinoak, euskereak eta teknologiak hezkuntzan daukien egitekoa eta garrantzia azpimarratzen da. Halanda be, eskola publikotik kritika sakonak izan ditu proiektuak.

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformeak publikoa ardatzean jarri ez, eta titulartasun desbardineko ikastetxeak parekatzen dituala kritikau dau. Eskola publiko eta pribaduen abiapuntu eta egoera desbardina kontuan hartu barik. Beste alde batetik, itunpeko eskolak be hauspotzen dauzanez, proiektua hezkuntza publikoaren kalterako dala dinoe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!