txirrindularitzea

Titan Deserteko Master 40 kategoriako irabazlea izan da Julen Zubero

Asier Abrisketa 2022ko mai. 16a, 16:21
argazkiak: Titan Desert

Marokoko desertuan jokatzen diran sei etapetatik hirutan egon da txirrindulari lemoaztarra podiumean eta bigarren lasterketea irabazi eban.

Maiatzaren 8tik 13ra, basamortuan jokatu da sei etapako aurtengo Skoda Titan Desert. 645 kilometroko proba gogorra da, 40 gradutik gorako tenperatureagaz jokatuten dana. Guztira, hirutan igon da podiumera Julen Zubero ziklista lemoaztarra. Bigarren etapan barriz lehena heldu zan helmugara. Holan, Zubero hirugarren izan zan sailkapen orokorrean, Koony Looser eta Francisco Herreroren ostean. Baina Master 40 kategorian, irabazlea izan da. "Lasterketa honek berez, beti dira gogorrak baina aurten, prestaketa eta deskantsu aldetik, sentsazino onakaz egon naz egunero" azaldu deutsa Zuberok BEGITUri.

"Gogorra beti da, baina ondo sentiduten zarenean ez da hainbesterako. Pozik nago lortutakoagaz."

Lasterketa honetan beteranoa da lemoaztarra, aurten hamargarrenez egin dau, eta bere helburua izaten da etaparen bat irabazi eta sailkapen orokorrean aurrean geratu. Estrategia hori jarraituta, aurten, sei etapetan, danetan egon da aurrean, "fisikoki ondo egon naz eta hortik egunero aurrean egotea, eta sailkapen orokorrean hirugarren egitea. Bigarren etapan ondo joateaz gainera, nabigazinoa ondo urten jatan eta holan irabazi neban bigarren etapea" azaldu deutso Zuberok BEGITUri. Etapea, Looser aurreko eta aurtengo edizinoko irabazleari sprint-ean irabazi eutsan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!