jaiak

Arantxeko jaiak ospatuko dira zapatuan

Asier Abrisketa 2022ko mai. 6a, 11:42

11:30ean txupinazoagaz hasi eta iluntzean, The Pellis taldearen kontzertuagaz, amaituko dira Lemoako auzoko jaiak.

Maiatzaren 7an ospatuko dira Arantxe auzo lemoaztarreko aurtengo jaiak. Goizean, 11:30ean botako da txupina, ospakizunei hasikerea emoteko seinalea. Hasteko, auzoko iturrira paseo musikatua egingo dabe auzotarrek eta gero, pitxer lehiaketea.

Ostean, hamaiketako girotua egongo da, eta txikerrenei kotxe-jostailuak ekarteko gonbidapena egin jakie. Auzo bazkaria be egingo dabe arantxetarrek eta jai batzordeak danon artean dastatzeko postreak eroatera animau dauz auzotarrak.

Arrastian barriz, briska txapelketea 16:00etan hasiko da eta jan kontuak ez dira eguerdian amaituko. Izan be, tortilla lehiaketea egongo da arrastian zehar, honeek 20:00etan aurkezteko. Tortillea afaldu ostean The Pellis talde hernaniarrak ipiniko dau musikea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!