Barrizteko lanetan dagoan Lemoako Kulturgunean kalte ugari eragin ditue atzen astean

Asier Abrisketa 2022ko mai. 5a, 17:24

"Lemoako Udalak bere kezka eta haserrea erakutsi gura dau ekintza honeen aurrean, atzen aldian, askotan, gehiegitan, errepikatzen dabizanak".

Lemoako Udalak, aprilaren 29ko boletinean jakinarazo eban Kulturguneko lehio bat espraiagaz zikinduta agertu zala. Gero, maiatzaren 3an sareetan salatu eben lehio bat golpez apurtuta eta eraikuntzarako material ugari be, apurtuta agertu zirala.

"Gogorarazo behar da eraikina obretan dagoala, eta halako ekintzek, inongo onurarik ez ekartzeaz gain, alferrikako atzerapenak eta gainkostuak ekarriko dabezala" azpimarratu eban boletinean Udalak. Era berean, sareetan adierazo dau: "Lemoako Udalak bere kezka eta haserrea erakutsi gura dau ekintza honeen aurrean, azken aldian, askotan, gehiegitan, errepikatzen dabizanak".

Kotxepinen be kalteak

Kulturgunekoak ez dira atzenaldian Lemoako Udalak salatu dauzan apurketa bakarrak. Izan be, ikasturte hasikeran Kotxepin Kultur Etxeko fatxadako 63 harri apurtu ebezan ezezagunek. Urte hasikeran be, komuneko atea eta beste hamar harri agertu ziran apurtuta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!