Kontzertua

Musikea eta birziklapena batuko dauz Trakamatrakak Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko api. 27a, 13:03
argazkia: Trakamatraka

Matraka Culinary Center emonaldia Kotxepinen aurkeztuko dau barikuan Trakamatrakak, 18:30ean.

Trakamatraka proiektua musikea eta birziklatzea, sormena eta irudimena, musika aniztasuna eta ingurumenaganazko errespetua bateratzen dauzan ekimena da. Material birziklatuakaz egiten ditu instrumentuak, eta honeekaz kontzertu zein tailerrak eskaini.

Lemoan, familia osoarentzako kontzertua eskainiko dau aprilaren 29an Kotxepin Kultur Etxean. Sarrerak www.lemoa.net webgunean dagoz salgai, hiru eta sei eurotan, ume eta helduentzako hurrenez hurren. Kotxepin-lagunentzako barriz, 2,10 eta 4,20 eurotan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!