Oingabiz

Adin arteko jolasak egingo ditue gaur Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko apirilaren 27a

Belaunaldien arteko Alkartasunaren eta Lankidetzaren Europako Eguna ospatzeko antolatu da jarduerea, 17:00etatik aurrera kiroldegian.

Gaur, aprilak 27, 17:00etan hasi eta 18:30era arte, Lemoako Udalak Belaunaldien arteko Alkartasunaren eta Lankidetzaren Europako Eguna ospatzeko ekintza prestau dau, Oingabiz proiektuaren alde biak batuta. Eguaztenero Oingabizek gazte eta adinekoentzako jarduerak antolatzen dauz. Gaur, egun berezia izango da, adin-tarte biak batuko dira eta, jolas lehiakor zein kooperatiboetan parte hartzeako.

Jolasak eskolako aterpean egin behar ziran, baina eguraldi txarra dala eta, kiroldegian batuko dira azkenean belaunaldi desbardinak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!