ipuin kontalaria

Dorleta Kortazar ipuin kontalariak '80 amandre' istorioa kontauko dau Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko apirilaren 26a

Bihar, hilak 27, izango da hamasei urtetik gorakoentzako emonaldia Kotxepin Kultur Etxean, 18:30ean.

Izena aldez aurretik emon behar da www.lemoa.net webgunean. Prezioa euro bikoa da.

Oteizaren berbetan, 80 amandre baino ez ei dira behar antxinako andrak egungoakaz lotzeako. Kortazarrek barriz, nahikoa izan dauz lau, holan laburtuten dau kontaketea bere webgunean:

"Nik 4 amandre nahikoa izan dodaz munduan nire txokoa topetako, 4 amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan alkartu dodazanak. Ametsak, desioak, lana eta tristurak mototsean kiribildu eta munduari irribarre egiten ikasi eben andren istorioak dira honeek. Esku zailduak, sabel puztuak, begirada galduak, eta batez be irribarrea begietan daukien amandreak, amamak, amonak, amatxiak, amumak…".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!