Bruno Soto 17 urteko lemoaztarrak urrezko hiru domina lortu dauz astegoienean Espainiako Junior Txapelketan, Madrileko Vallecas auzoan jokatu dan txapelketan. 96 kilo azpiko mailan izan da irabazlea, hiru kategoriatan: 132 kilo abiadan, 167 kilo denpora bitan, eta 299 kilo erabateko olinpikoan.
Marka horreei esker, Bruno Sotok Espainiako Txapelketa Absolutuan parte-hartu ahal izango dau. Horrezaz gain, Maltan be lehiatuko garagarrilaren 8 eta 11 bitartean, Europar Batasuneko Txapelketan.