futbola

Kimuentzako VII. Harrobi Txapelketea jokatuko da zapatuan

Asier Abrisketa 2022ko api. 20a, 11:29

Aprilaren 23an, 2010ean eta 2011n jaiotako futbolariez osotutako 12 talde lehiatuko dira Lemoako Arlonagusia zelaian.

Urte biko etenaldiaren ostean, zapatu goizean,10:00etatik aurrera, eta arrastian 16:15etik aurrera estadu osoko gaztetxeoen taldeak neurtuko dabez indarrak Arlonagusian. Lemoako Harrobi Futbol Klubak antolatutako VII. txapelketea izango da.
 
Lemoako Harrobi, Deportivo Alaves, Real Zaragoza, SD Eibar, CD Parquesol, Valencia CF, Arenas Club, Real Sociedad, Real Racing, Real Valladolid, Antiguoko eta Club Atletico Osasuna dira aurtengo txapelketan parte hartuko daben taldeak.

Txapelketa osoa egun bakarrean jokatuten da. Partiduak 20 minutukoak izango dira eta aldi berean bi jokatuko dira, baina finalak 12 minutuko zati bi izaten ditu. Ligaxkako lehenengoa zuzenean pasauko da finalera. Bigarren eta hirugarren geratzen diranen artean barriz, partidua jokatuko da finala nork jokatu ebazteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!