Jaietarako kartel lehiaketea ipini dau martxan Lemoako Jai Batzordeak

Asier Abrisketa 2022ko api. 12a, 13:27
Txupinazoa 2013an//igorre sarean

Bagilaren 3ra arte aurkeztu ahalko dabez lemoaztarrek kartelak, 175 euroko sari bi banatuko dira.

Aurten bai, urte biko geldialdiaren ostean bueltan datoz Lemoako San Inazio jaiak, eta honeekaz batera kartel lehiaketea. Kartelak lemoaztarrek bakarrik aurkeztu ahal izango dituez, bertan "Lemoako Jaiak 2022" testua agertu beharko da. Eskuz zein euskarri digitaletan egindako lanak onartuko dira.

Kartelak A4 neurriko orientazino bertikalekoak izan beharko dira, sinadura bakoak eta udaletxean bertan aurkeztu beharko dabe kartela sortzaileek, bagilaren 3a baino arinago. Guztien artean, kartel bi aukeratuko dira eta bakotxak 175 euroko saria jasoko dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!