Mendia

Bihar estreinauko da Alex Txikon protagonistatzat daukan 'Anwar' dokumentala

Asier Abrisketa 2022ko api. 1a, 17:08

Euskaldunan izango da Rosa Garciak zuzendutako pelikulearen mundu mailako estreinaldia, iluntzeko 19:30ean.

Anwar dokumentalaren muina Alex Txikonek neguan egindako espedizinoa da, Manaslu mendian. Tontorrera heltzea lortu ez eban arren, "kutsadura bako eta eguzki panelek bultzatutako lehen igoerea" izan da. Erronkaren omenezkoa da "anwar" izena, euskeraz "argiz betea".

Nepalen bakarrik ez, Sierra Leona eta Pakistanen be filmau da dokumentala. Izan be, "alpinismo, alkartasun eta energia barriztagarriaren" istorio bat kontetan dau. EKI fundazinoaren laguntzeagaz, Manaslun eguzki panelakaz ibili ostean, teknologia hau Fretowneko fabeletara eta Nanga Parbat azpiko Günter Mountain School-era eroan dau Txikonek.

Laguntza energetikoagaz jarraitzeko, dokumentala ikusteko sarreren salmentan lortutakoagaz, EKI fundazinoak instalazino fotoboltaikoak egingo ditu Afrikako hainbat eskola eta osasun zentroetan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!