ipuin kontalaria

Umeentzako ipuinak kontauko ditu Ines Bengoak Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko mar. 30a, 11:41

Kotxepin Kultur Etxean izango da ipuin-kontaketa saioa, martiaren 31an 18:30ean, 3 eta 5 urte bitarteko umeentzako.

Txikerrenek barre egin, ondo pasau eta honeen irudimena elikatzeko ipuin sorta musikatua taularatuko dau Ines Bengoak Kotxepinen. Kontalariak, ahots, musika eta gorputz adierazpenagaz aurkeztuko dauz Pacaren istorioa, Txominena, zaunka egiten ez dauan txakurranena eta beste asko.

Saiora joan ahal izateko lemoa.net webgunean lortu daitekez sarrerak. Euro bi balio ditu sarrera orokorrak, eta 1,40 euro Kotxepineko bazkideentzat.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!