Zaintza kolektiboa indartzeko Lemoa Jagon proiektua ipini dau martxan Udalak

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 25a

Herriko eragileakaz alkarlanean komunidadea eregi, indartu eta parte hartze aktiboa bultzatuko da proiektuak faseka aurrera egin bitartean.

Jagon Lemoa ekimena, herritar eta eragile guztientzako egongo da zabalik. Denetara heldu ahal izateko, proiektua fasetan eroango da praktikata, adin tarteak eta perfil desbardinak kontuan izanda. Martiaren 9an, Udala eragileakaz batu zan, egoerearen barri emon eta euren ikuspuntua ezetuteko. Hurrengo pausua programazinoa martxan ipintea da. Programazino honen barruan tutoretzak, berbaldiak, dekalogoa eta Street Scape-a egiten dabiz.

Lehen fasean, 11 eta 14 urte bitarteko nerabeakaz egingo dala lan jakinarazo dabe Udaletik. "Herrian suertatu diran egoera batzuk (Kotxepin Kultur Etxearen apurketak, esate baterako) baliatu gura doguz egoereari bueltea emon eta balio positibo eta eraikitzaileetan oinarritutako komunidade eredua landu eta garatzeko. Horretarako, eragileakaz alkarlana landu eta parte-hartze aktiboa bultzatuko da", azaldu eban Saioa Elejabarrieta Lemoako alkateak, proiektuaren aurkezpenean.

Street Scape

Lemoa Jagon proiektuaren lehen fasean, 'Elkarbizitza nerabezaroan' ekimena dago. Ekimen honen programeak "baloreetan hezi, gu eta gure ingurua zainduz" dinamikea abiatu dau. 

Martian gazteakaz tutoretza saioak egin dira, eta berbaldi batean azaldu jakiez nondik-norakoak gurasoei. Baita Street Scape-ren sorkuntza lanak be, 12 eta 16 urte bitarteko gazteen artean. Street Scape edo "ihes kalea" izeneko jarduera hori, aprilaren 4tik 8ra egingo dabe LH6, DBH1 eta DBH2ko ikasleek eta 12 eta 20 urteko bitartekoek aprilaren 15ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!