Kontzertua

Bihotx taldeak kontzertua eskainiko dau Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko mar. 25a, 10:00

argazkia: alea.eus

Norabide guztiak izeneko txalaparta emonaldia eskainiko dau Bihotx-ek, martiaren 25ean Kotxepin Kultur Etxean, 19:00etan.

Bihotx taldeak txalaparta soinuak Kotxepinera eroango dauz zapatuan. Norabide guztiak emonaldiagaz, txalapartearen historia kontauko dabe, antxinako soinuetatik hasi eta gaur-eguneko erritmoetara arte. Dana, kantu eta jantzakaz lagunduta.

Gema Inesek, Ixiar Jauregik eta Lara Mitxelenak osotuten dabe Bihotx taldea, 2016tik dabiz kontzertuak eskaintzen. Euren bizitzetan txalapartea agertu orduko, urteak eroiazan musika munduan, Gemak gitarreagaz; Larak, akordeoiagaz eta Ixiarrek perkusinoagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!