Eskupelotea

Ainhoa Romerok jantzi dau Emakume Master Cupeko txapela

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 21a

Irati Zabalagaz batera lortu dau lemoaztarrak MLKko promozino mailako binakako txapela irabaztea.

Gabiriako pelotalekuan jokatu zan zapatuan Emakume Master Cupeko eskuz-binakako pilota mistoko finala, promozino mailakoa. Frontoia bete-beteta neurtu ziran Ainhoa Romero lemoaztarra eta Irati Zabala lizartzarra, Antzuolako Nagore eta Leire Galeano ahizten kontra. Markagailuak lehenengoen alde egin eban, 18-16, gora-behera handiko partiduan.

Lehia estuko partidua izan zan. Izan be, hasikeran Galeano ahiztek alde handia atera eben, 13-5 aurreratu ziran. Egoera gatx horretan, Romero eta Zabalak aurrerapausua emon eta 13 tantura bardindutea lortu eben. Bardinduta, Romerok pelotakada bi bota ebazan txapara eta partidua galtzeako zorian egon ziran. Halanda be, atzenean arinago heldu ziran 18 tantuetara eta beraz, Lemoara etorri da txapeletako bat.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!