Memoria historikoa

Gaur hasiko dira Lemoako bonbardaketearen urteurrena gogoratzeko ekintzak

Asier Abrisketa 2022ko martxoaren 10a

85 urte bete diranean, Gernika Batzordearen dokumentala proiektauko da gaur. Bihar, Lemoako museoa aurkeztuko da eta domekan Lemoatxatik bertso-paseoa egingo da.

1937 urtean, Gerra Zibilaren testuinguruan, bonbardeau eben faxistek Lemoa, inguruko herriakaz batera. Urteurrena gogoan izateko, memoria historikoa lantzeako ekintza ugari egin dira Lemoan atzen urteetan. Aurten, 85. urteurrena danean, Udalak "Oroitzeak dakarren askatasunaz" lelopean antolatu dauz hiru ekintza.

Gaur, hilak 10, izango da lehenengo ekintzea. Kotxepin Kultur Etxean, 19:00etan proiektauko da Gernika Batzordearen 1976tik kontakizun kaleidoskopikoa eraikitzen dokumentala. Batzordeak 1976 eta 2021 artean egindako lana kontetan dau ikus-entzunezkoak, protagonisten ahotsetatik abiatuta, memoria kolektiboa eregiteko prozesua.

Barikuan barriz, hilak 11, 18:30ean Lemoatxeko gudaren inguruko museoak ateak zabalduko dauz lehenengoz Kotxepinen. Erakusketa aretoa Memoria Lekua bilakatu dabe, Lemoan Gerra Zibilean gertatutakoa labur eta era ikusgarrian ezetuteko, aztarna arkeologiko eta panelen bidez.

Domekan ostera, hilak 13, 10:30ean Gudarien Parketik hasita bertso-paseoa antolatu dabe Lemoatx 1937 bidetik. Pasau dan urtean, Ernaik Lemoatxeko kurutze frankistea bota eban eta gero, Udalak kurutze-bidea be kenduarazo eban. Horren ordez eregitako espazio barriaren aurkezpena izango da domekan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!