Martiaren 1etik hasita, aprilaren 8ra arte iraungo dau Lemoako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta herriko denda ugarik alkarlanean antolatutako kanpainea. Denda honeetan euskeraz eskatu eta agurtzen daben bezeroek, eta ahalegintzen diranek, hazkatzeko txartel bat jasoko dabe. 500 saritik gora banatuko dira txartelen bidez, saririk ez daukienak, Urduñako bainuetxean persona birentzako egonaldi birako zozketan sartuko dira.
"Lemoako hizkuntza ohituretan eragin gura da egitasmo honegaz, eta herriko merkatari zein ostalariek babes zabala eskaini deutsee” azaldu dau Saioa Elejabarrieta alkateak.
Txarteletako sarien artean erosketetarako edo produktu zehatzetarako beherapenak eta armozu edo bazkariak dagoz. Araua da, saria Lemoako beste denda batean trukatzea, hau da, saria ezin da jaso dan komertzio bardinean erabili. Sarien zenbatekoa, erdi bana ordainduko dabe komertzioek eta euskera zebitzuak.
Kanpainan 22 komertziok hartuko dabe parte, dendak eta tabernak: Amorrortu jatetxea, Arraibigane, Atxeta taberna, Bizkarra okindegia, Ezkur, Farmazia, Geltokia taberna, Giaconi ile-apaindegia, Intzuntza harategia, Kresala taberna, Laiane ilea-apaindegia, Lemoa Doner Kebab, Lemoako Batzokia, Lemones taberna, Lezat estetika zentroa, Lur 2000, Luzea ile-apaindegia, Mailuki taberna, Josier mertzeria, Lemona okindegia, Tresnak, eta La Herradura taberna.