Kotxepin Kultur Etxea

Kultura desbardinetako ipuinak kontauko dauz Maider Alcelayk Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 22a

Eguenean, hilak 24, izango da Istorio hegalariak emonaldia Kotxepinen, 18:00etatik aurrera.

Zezeilaren 24an Maider Alcelay ipuin kontalariak Istorio hegalariak ikuskizuna taularatuko dau Lemoako Kotxepin Kultur Etxean, sei urtetik gorako umeentzako. Sarrerak euro bitan salduko ditue egunean bertan. Emonaldian, Alcelayk hainbat mozorrotik abiatuta munduko leku desbardinetako ipuin eta kondairak kontauko dauz.

Ipuin kontaketeak ohitura, folklore eta hizkuntza ugari ezetuteko aukerea emoten dau personai bitxien bitartez. Izan be, jatorria kultura desbardinetan daukien ahoz-aho transmitidutako kontaketak batuten dauz Istorio hegalariak saioak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!