Zuzeneko kontzertuan, bere ibilbide artistikoari gainbegiratua emongo deutso abesleak. 1970eko hamarkadatik gaur arteko abestiak entzun ahalko ditue ikusleek. Artola, euskal musikearen munduko izen garrantzitsuenetarikoa bilakatu daben abestiak, hain zuzen be.
Txomin Artolak hamarkada asko daroaz musikea ekoizten. 1975ean atera eban bere lehenengo diskoa, Olaxta, eta 2021ean atzena, Et Incarnatus Est izenekoa. Liburu-disko honetan bere ibilbidea laburtuten daben 14 kantu jasoten ditu, Lemoan be entzun ahal izango diranak.
Et Incarnatus Est disko-liburua "Artolaren ibilbide oparoaren isla egokia" dala esan eban Migel Zeberiok proiektuaren bultzatzaileak. Kantuak aukeratzea ez dala lan erraza izan gehitu eban, baina sartu diran hamalauak, derrigorrez sartu behar zirala.