Alkartrukea

Migrazinoa izango da aurtengo alkartruke proeiktuaren gaia

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 16a

argazkia: ctxt.es

Bueltan da Lemoako Elkartruke Proiektua "danok etorkinak, danok ondo etorriak" lelopean. Aurretik migrazinoa landu ostean, garagarrilean bidaia bat egiteko aukerea izango dabe Lemoako hogei gaztek.

Proiektu baten lanketeak eta udako bidaiak osotuten dabe Lemoako Elkartruke proiktua. Aurten, migrazino prozesuak landuko dabez parte hartzean daben gazteek. Oindino ez da zehaztu bidaia nora egingo dan, baina bai garagarrilaren 11tik 17ra izango dala eta izena emoteko atzen eguna zezeilaren 25a dala. Hasierako epea luzatu da eta.

Parte hartzeako ezinbestekoa da Lemoan erroldatuta egon eta 2001-2006 urteen artean jaiotakoa izatea. Adin mugea 18 urtetik 16ra bajatu dabe. Guztira, hogei plaza zabaldu dira. Beraz, izena gazte gehiagok emon ezkero, zozketa bidez egingo da aukeraketea. Plaza bakotxaren kostua 250 eurokoa da, hemen sartzean dira bidaia, hostala eta armozua.

Aurreko esperientziak

Hau ez da proiektuaren lehenego esperientzia izango. Izan be, atzen urte bietan etenda egon dan alkartrukeak urteak daroaz martxan. Adibidez, Alemaniara egin eben bidaian memoria historikoa landu zan. Belgikan barriz, konsumoaren inguruan hausnartu eta bizikletearen erabilerea buztartu eben. Kroazian merkataritza eredu txikiak izan ziran langai. Finlandia eta Estonian barriz, hizkuntza gitxituen gainean hausnartu eben.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!