Hitzordu berezia izango da gaurkoa, hilak 15, Lemoako ludotekan. Bertatik urten eta herriko Kultur Etxera joango dira gaztetxoak Urpekontzi misteriotsua ume eta familientzako ikuskizunean parte hartzeako. LH4 eta LH6 artekoentzako dago antolatuta antzerkia, zuzeneko musikea eta jantzea taularatuten dauzan emonaldia.
Sinopsia
Simon, Bobby eta Janis aspaldiko lagunak dira. Udako egun bero batean, uriko asfaltoa atzean itxi, eta hondartzara joatea ebazten dabe. Uretan jolasean dabizala, urpekontzi itxurako zeozer ikusten dabe urrinean. Baina gauzak ez dira itxuraren araberakoak...