Mendia

Eguraldi txarra dala eta Manaslutik Katmandura bajatutea ebatzi dau Alex Txikonen taldeak

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 11

“Asko kostau jaku ebatzi hori hartzea, baina zentzuzkoena dala uste dot. Edur asko eta haize bortitzak iragarri dabez datozen egunetarako”.

Zezeil hasikeran Txikonen taldea "pozik eta motibauta" agertu bazan be. Eguraldiak txarrera egin dau atzen egunotan Manaslu partean. Hurrengo egunetarako be, iragarpenak ez dira onak, haize bolada gogorrak eta edur asko jaustea espero da. Holan, espedizinoaren segurtasunagatik, taldea Nepaleko uriburura bajatu da atzenean.

"Manasluk ez deusku aukera erdirik bez emon”

"Bizi izan dogun negurik gogorrenetakoa da. Pena da, oso ondo prestatuta etorri ginalako", azaldu dau Txikonek Katmandutik. Izan be, aurtengo bigarren saiakerea izan da zezeilekoa. Urtailan be ahalegindu ziran Manasluko 8.163 metroetara heltzean baina eguraldi txarra dala eta, denpora asko egon ziran Oinarrizko Kanpamenduan. Keroseno faltan, orduan batzuk Katmandura eta besteak Samagaun herrixkara bajatu ziran igoteko egoera hobeak itxarotera.

Halanda be, espedizinoaren beharrak ez dira amaitu. Hurrengo asteetan Oinarrizko Kanpamendura joan-etorriak egingo dabez bertan itxitako materiala batzeako. Izan be, eremu babestua da eta taldearen helburua ahalik eta errastu txikiena ixtea da.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!