Saioa Royo eta Ion Martinezek sortu eta taularatutako antzerki honek Nagoreren bizipenak kontetan ditu. Herriko jaietan, Mikel deitutako ezagun batek bortxatu eban Nagore, hiru urte geroago, honek salaketea ipini osteko esperientzia gogorra dramatizatzen dau Birritan bortxatua antzezlanak.
Epaiketeak berak, deklarazinoak, gizartearen epaiak eta albisteen protagonista izateak Nagorerengan bigarren sufrimentu ziklo bat eragiten dau. Holan, oso erreala dan egoera bateko hausnarketak, galderak, zalantzak eta bildurrak azaleratzen ditu obrak. Egileek, fikzino-dokumental moduan sailkatu dabe antzezlana, izan be, kasu errealakaz dokumentau dira hau sortzeako, epaiketetako galderak adibidez, errealak dira.