Literaturea

Iñaki Morenok bere 'Urtxumeren ipuinak' liburua aurkeztuko dau Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko ots. 9a, 11:45

Hilaren 11n, barikua, izango da aurkezpena Kotxepin Kultur Etxean arrastiko 18:00etatik aurrera.

Urtxume ezizenagaz idatzi dau Iñaki Morenok emakumean oinarritutako olerki liburua, Urtxumeren ipuinak (Circulo Rojo, 2022). Lemoako idazleak azaldu dauanez, egoera eta eszenatoki desbardinetan kokatutako maitasun olerkiak dira obraren muina. Irakurlearentzako barriz, Morenok dino liburu fresko eta sinplea dala, irakurlea harrapatu eta kontakizuna norberaren istorio lez somatzeko gai izango dana.

Urtxume errekea izan da Morenoren inspirazino iturria. Nafarroan, milaka urtez harria igatu ostean, Ikaburuko kobazuloaren sortzailea dan errekea. Bere bizitzako errekea dala dino Morenok, honen jarioak indarra, balentria, kontzientzia, maitasuna eta energia emoten ei deutsoz.

Iñaki Moreno.//argazkia: lemoatzen.lemoa.eus

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!