Berbalagun

Gurasolagun ekimena ipiniko da martxan Lemoan

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 7a

argazkia: AEK

Berbalagun dinamikearen barruan, guraso eta seme-alaben artean euskeraz biziteko helburua dauka ekimenak, hilaren 15era arte emon daiteke izena.

Arratiako Berbalagunek antolatutako ekimenen artean dago Gurasolagun, familiei zuzendutako ekimen berezia. Familia euskaldunak euskera ikasten dabizanakaz alkartuko ditu, holan, guraso eta seme-alabek euskeraz berba egitea eta jolastea bultzatuko da antolatuko diran jolas, tailer eta txangoetan.

Horregaitik, euskera-maila desbardinetako familiek izena emotea bilatzen da, euskaldun osoak besteen bidelagun izateko. Izena emon ostean, talde desbardinak antolatuko dira eta honeek, bere kabuz ebatziko dabez batzeko maiztasuna eta tokia. Ekintza batzuetan dinamizatzaileek be hartuko dabe parte.

Izen emoteko aukerea zezeilaren 15ean amaituko da, Lemoako Udaleko webgunean emon daiteke. Bertako galdetegian zehaztu ahal dira euskera-maila, familia kide kopurua, gelditzeko maiztasuna eta abar.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!