Hilaren 7an hasiko da Ilgoran alkarteak antolatutako Arratiako Andren Jabekuntza Eskolearen programazinoaren parte dan Locas por las herramientas ikastaroa. Astelehenero batuko dira Paz Carbajosa eta parte-hartzaileak Lemoako liburutegi zaharrean, 17:00etatik 20:00etara, maiatzaren 9an izango da atzen saioa.
Saioetan zurgintzea izango da autonomia landu eta autoestimua hobetuteko atxakia. Bihurkinak, mailuak, alikateak, zulagailua eta bestelango erreminta mekaniko zein elektrikoak erabiliko ditue sorkuntzak egiteko. Tresnak erabilita, bildurrak kendu eta honeekaz disfrutatzea da helburu nagusia, izan be, bakotxak egindako gauzak balore berezia daukie.