Mendia

Alex Txikon, "oso pozik eta motibauta"

Asier Abrisketa 2022ko otsailaren 1a

Oinarrizko Kanpamendutik C1era igotea lortu eta iragarpen baikorrenak bete dirala egiaztatu dau taldeak, bidearen baldintzak onak dira.

Astegoienean, hiru astez Samagaun herrian egon ostean, barriro hasi eben Manaslu (8.163 metro) igoteko saiakerea. Atzo goizean, Oinarrizko Kanpamendutik hasita, 5.750 metrotara dagoan kanpamendura heltzea lortu eben. Gainera, uste baino arinago heldu zirala onartu dau Txikonek, eguzkiak eta haizeak edurra egonkortu dabelako.

Holan, bidea egoera "nahiko onean" dagoala baieztatu dabe espedizinoko kideek. Hurrengo egunetan edur gehiago botateko arriskua dago, baina taldeko meteorologoak, Javier del Vallek dinoenez, zezeilaren 6tik aurrera "eguraldi oneko lehioa zabalduko da". Kota altuenetan haizea egongo dala esan dauan arren, taldekideak pozik eta motibauta agertu dira iragarpenagaz.

“Egunez egun joan behar da. Oindino zezeila osoa dogu aurretik, eta baikorra naz, baina ez dot pasatu gura. Mendiak etena emoten badeusku, saiatuko gara", Alex Txikon.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!