“Garrantzitsuena taldearen segurtasuna da. Horretan oso zorrotzak gara. Ez dogu arriskurik hartuko. Manaslu neguan igotera etorri gara, asmo handiko helburua da eta arriskuak dakartza, baina funtsezkoa da taldea seguru egotea. Garrantzitsuena etxera onik bueltetea da, horretan ez dago bainarik”
Manaslu azpiko Samagaun herrian hiru aste egon ostean, barriro saiatuko da Alex Txikon eta bere taldea espedizinoa amaituten. Edurra dala eta ebatzi eben Oinarrizko Kanpamentutik bajatutea, oindino be edur asko dago, baina hurrengo egunetan gehiago botako ez dauanez, dagoana egonkortzea espero dau Lemoako alpinisteak.
Datozen egunak kanpamentua konpondu eta barriro egokitzen pasauko dabezala azaldu dau Txikonek, izan be, edurjausiek kanpamentua kolpatu dabe eta denda batzuk edurpean dagoz.
Gero, hurrengo kanpamentuetarako ibilbidearen baldintzak ebaluatu, arriskuak balorau eta estrategiarik aproposena aukeratu beharko dabe. Honetarako, joan etorri txikiak egingo dabez bidetik.
