Ixabel Agirresarobe aktore eta ipuin kontalariak gidatuko dau eguenean Kotxepin Kultur Etxean egingo dan literatura erotikoaren saioa. Gazte eta helduentzako emonaldia izango da, sarrerak aurretik lortu daitekez lemoa.net webgunean.
Erotik, zerotik, berotik! emonaldirako, Agirresarobek herri ipuin ezagunetan bilatu, eta topau, dauz gai eta kontaketa erotikoak. Besteak beste, Joseba Sarrionandia eta Goiatz Labandibar testuetan. Honeek moldatu dauz ipuin-kontalariak, bere ikuspuntuaren araberako umorea erabili eta edonori gertatzeko moduko testuinguru sexualetara eroan dauz kontaketak.