Zazpi abestik osotutako diskoa 2019ko abenduan grabau zan, Aitor Etxebarria "El_Txef_Ak" ekoiztutako lana da. Tronpetea, pianoa eta loops-ak erabilten ditu disko sano original honetan. Disko "iluna" da, heriotzea oso presente daukalako, baina baditu argitasun momentuak be.
Bat edo hiru lanean, John Cazale aktoreari omenaldia egiten jako, Uxue Alberdiren letra bat dago, Bilintxen inspirazinoa ageri da eta Mikel Laboak ezagun egin eban Joxean Artzeren Ama hil zaigu testuaren moldaketa bat be batzean dau.
Rodrigo Amarante musikari brasildarraren eta Enrique Morente flamenko kantariaren abizenak nahastuz sortu eban Iban Urizar irakasle eta musikariak bere izen artistikoa.
Amorantek hiru disko kaleratu dauz atzen sei urteetan: Amorante (2016); Manuela/Brueghel Zaharra (2017) eta Bat edo hiru (2020). Bizarra edo Mengele Quartet lango proiektu esperimentaletan hartu dau parte, eta Joseba Irazoki, Rafa Rueda edo Joseba Tapiagaz be egin dau behar.