Kotxepin kultur etxea

Bazkidetzeko kanpainea ipini dau martxan Kotxepin Kultur Etxeak

Asier Abrisketa 2022ko urtarrilaren 18a

Urtailaren 10etik dago zabalik 'Kotxepin lagun' edo 'Kotxepin txiki' moduan bazkidetzeko aukerea, sarreretan %30eko deskontua lortzeako.

Kultur Etxeko bazkidetza kanpainea ipini dau martxan Lemoako Udalak 'Kotxepin lagun' eta 'Kotxepin txiki' izenakaz. Kotxepin Kultur Etxeko lagun edo bazkide egiten diranek %30eko deskontua izango dabe 2022an egingo diran emonaldi guztietan.

Bazkidetza www.lemoa.net webgunean egin daiteke. Kotxepin lagun izateko, urteko kuotea 20 eurokoa izango da hamalau urtetik gorako herritarrentzako.

Umeentzako kultur eskaintzea be badagoala kontuan hartuta, umeei be bazkide izateko aukerea emon deutsee, Kotxepin txiki bazkidetzeagaz. Bazkidetza mota hau hamahiru urte arteko gaztetxoentzako dago pentsauta, urtean 10 euro ordaindu beharko dabez.

Programazinoa

Urteko lehenengo hileetako programazinoa be egin da publiko, martiara artekoa. Hilean hiru jarduera egingo dira aretoan; antzerkiak, musikea, literatura eta magia ikuskizunak.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!