Lasterketea

Eneko Zamalloaren omenezko 10. lasterketea ospatuko da barikuan

Asier Abrisketa 2021ko abe. 30a, 16:37

Urtero lez, Lemoako X. Gabonetako Lasterketea abenduaren 31n izango da. Eguerdian, Elizondotik hasiko dira hiru lasterketa.

Oin dala hamar urte hil zan Gironan Eneko Zamalloa lemoaztarra. Familian egoan oporretan baina, gustUkoen eban kirola egiten urten zanean, galapan, kotxe batek jo eban. Ordutik egiten jako Zamalloari omenaldia, galapan egiten.

Hiru ibilbide egongo dira, danak Elizondotik hasita. Lehenengoa, laburrena, 12:30ean hasiko da, umeentzako pentsautako ibilbidea da, 500 metrokoa. Gero, 12:45ean hasiko dira beste biak. 1300 eta 4000 metroko lasterketak izango dira gazte eta nagusienak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!