Abenduaren 24an Olentzero eta Maridomingigaz egon ziran gaztetxekoak Lemoatik paseoan. Astelehen honetan barriz, Lemoako burdin-iturrietatik egin dabe martxea.
Gaur zan egitekoa, 19:30ean plaza gorrian, pintxoen lehiaketea. Baina gaur bertan sare sozialetan jakinarazo dabenez, osasun arazoak dirala eta, bertan behera gelditu da plana. Halanda be, momentuz, egitekoak dira hurrengo ekintza biak.
Abenduaren 31 goizean futbol patxangeroa jokatuko da Arlonagusia zelaian, 10:00etatik aurrera. Urtailaren 5ean barriz, karaokea eta poteo nahastuko ditue, 19:30ean EAtik hasita.