Ondare historikoa

'Arratia posta txartelean' erakusketea egongo da ikusgai Kotxepin Kultur Etxean

Asier Abrisketa 2021ko abe. 16a, 12:36

Abenduaren 18an, 12:30ean inaugurauko da erakusketa historikoa. Urtailaren 7ra arte ikusi ahalko da Jon Urutxurturen liburuan oinarritutako esposizinoa.

XX. mendearen lehen erdian Arratiari buruz egindako posta txarteletan azaltzen diran 90 erretratu inguru billtzean dauz argazki erakusketeak, 24x38 zentimetrokoak. Osagarri moduan, bailaran grabautako zinema irudiak  be egongo dira ikusgai Kotxepinen.

Erakusketearen helburua da Arratia eta arratiarren irudiak agertzen diran posta txartelak ezetutera emotea. Holan, Arratiako ondare historikoaren atal bat berreskuratzeko.

Argazki honeek partikularrek eta enpresek argitaratu ebezan, euren artean aitamen berezia  merezidu dau Felipe Manterolak (Zeanuri, 1885-1977). 1904an hasi zan Manterola argazkiak ataratzen, eta milatik gora egin ebazan 1936ko gerrak eztanda egin arte. Irudietan parajeak, lagunak eta herriko lanbideak erretratau ebazan batez be, Zeanurigaz lotutakoak askotan. Berak editau ebazan, posta txartel asko, egindako argazkiekaz. 1928 eta 1932 artean, filamaketeari be ekin eutsan, bideoetako batzuk egongo dira ikusgai Lemoan, posta txartelakaz batera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!