16:30ean, umeentzako jolasak prestatu ditue Guraso alkartetik eskolako patioan. Besteak beste, herri kirolak, eskulan tailerrak, arpegiak margotzeko txokoa eta kantu lekua egongo dira gaztetxoenentzako. Musikaz betetako jai giro alaia prometidu dabe antolatzaileek.
19:00etan, frontoian hasiko dira Txutxin Pelota Txapelketako finalak. Lehenengo, Ander Elorzek eta Aitor Zilaurrenek jokatuko dabe aurrez aurrekoa. Bigarren partidua izango da binakakoa, Joseba Bilbao eta Gorka Lazkano lehiatuko dira Aitor Etxebarria eta Urtzi Bidabururen kontra.
Momentu berean hasiko da bertso poteo musikatua, 19:00etan. Jubiladuen tabernatik urtengo dira lemoaztarrak, trikitixea, Unai Iturriaga eta Oihane Perea bertsolariakaz batera. Tabernarik taberna, kantuan ospatuko dabe Euskerearen Nazinoarteko Eguna.