Gazteria

Scaperoomera urtekerea antolatu dabe Lemoako Gaztelekutik

Asier Abrisketa 2021ko aza. 26a, 13:48

Abenduaren 3an, barikua, joango dira Bilboko The Rombo Code scaperoomera gazteak. 16:45ean urtengo dira Lemoatik, 22:00etan bueltatzeko.

Urtekerara apuntetako atzen eguna izango da abenduaren lehenengoa, eguaztena, www.lemoa.net webgunean. 12 eta 16 urte bitarteko hamabi personarentzako lekua egongo da.

The Rombo Code gunean, “La fuga de Casanova” scaperoomeko frogak gainditu eta bertatik urteteko giltzea topau beharko dabe taldeka.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!