Gazteak Berbaz!

Barikuan amaituko da 'Gazteak Berbaz!' alkarrizketa eta jarduera zikloa

Asier Abrisketa 2021ko aza. 24a, 16:58
J Martina.

Pello Reparaz, Kattalin Barcena eta Ane Barcena abeslarien arteko mahai-ingurua 20:00etan hasiko da kiroldegiko goiko pistan. Gero helduko da musikearen txandea, Zetak eta J Martina egongo dira taula gainean.

Euskerazko streaming plataformen eta futbol euskaldunaren inguruan hausnartu ostean, musikea izango da berbagai Gazteak Berbaz! dinamikearen azkenenego jardunaldian. Hilaren 26an, euskal abeslari gazteak batuko ditue Lemoako kiroldegian, euskereak musikearen munduan daukan lekuaz berba egiteko.

 

Pello Reparaz, Ane Barcena eta Kattalin Barcena izango dira hiztunak, gero euren taldeen musikea taularatuteko.  Solasaldia 20:00etan hasiko da kiroldegiko goiko pistan, kontzertuak barriz 21:00etan. Barcenatarrak, Javi Jorajuriagaz batera hasiko dira, J Martina taldea osotzen dau hirukoteak. Gero helduko da Zetak, Pello Reparaz abeslari izanda.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!