INDARKERIA MATXISTEAREN AURKAKO EGUNA

'Munduko emakumeak' ipuin kontaketa musikatua taularatuko da Lemoan

Asier Abrisketa 2021ko aza. 23a, 12:02

Gaur, hilak 23, Kotxepin Kultur Etxean Amaia Elizagoien eta Irati Celestinok kontauko dabez andren istorioak 18:00etatik aurrera.

Elizagoien ipuin kontalaria eta Celestino musikariak hurreratuko ditue Lemoara helduentzako bost emakumeren istorioak, munduko bazter desbardinetakoak: "munduak badu txokorik eta txoko horreetako batzuetan istorioak suertatzen dira, sortu, eraldatu".

Bazter bakotxean, parajeak lez baldintzak be badira desbardinak. Holan istorio bakotxak gai desbardinak ikututen dauz, besteak beste bakardadea, alkarlaguntzea, familia, gerrea, heriotzea, tradizinoa, kultura aniztasuna, emakumeen poderea, ausardia...

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!