Lemoatx Trail

Imanol Goñi eta Onditz Iturbe izan dira Lemoatx Trail lasterketako irabazleak

Asier Abrisketa 2021ko aza. 22a, 13:24

Iturbe igorreztarra izan zan andren artean lehenengoa. Gizonen sailkapenean be arratiar ugari egon ziran buruan: Alexander Ordeñana, Unai Intxaurraga, Galder Aldekoa eta Arkaitz Arana besteak beste.

Domeka goizean lehiatu zan Lemoan Bizkaiko Mendi Lasterketen Ligaren parte dan martxea. 400 korrikalarik hartu eben parte lasterketa luze eta ertainaren artean, Arratiako ordezkaritza handiagaz gainera.

Gizonen sailkapenean Eako Imanol Goñi izan zan mugea zeharkatzen lehenengoa, ordu bi, bost minutu eta 29 segundo behar izan ebazan 24 kilometroak egiteko. Lehenengo arratiarra barriz bosgarren postuan heldu zan sei minutu beranduago, Lemoako Alexander Ordeñana izan zan hau. Unai Intxaurraga zeanuriztarra be hurbil egon zan, zazpigarren heldu zan mugara.

Onditz Iturbe andren faboritoen artean egon zan, eta espero zana lortu eban. Andren sailkapenean lehenengo postua lortu eban, ordu bi, 21 minutu eta 30 segundotan egin eban ibilbidea. Abadiñoko Oihana Azkorbebeitia hurbil euki eban lasterketa osoan zehar, izan be, Aramotzetik lehenengoa pasau zan Azkorbebeitia baina Iturbek hau aurreratzea lortu eban. Mugan 14 segundo beranduago sartu zan abadiñarra.

Hemen sailkapen osoa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!