Lemoatx Trail

Domekan lehiatuko da Lemoatx Trail mendi lasterketea

Asier Abrisketa 2021ko aza. 19a, 17:16

Bizkaiko Mendi Lasterketen Ligarako puntuagarriak izango dira lasterketa luze eta laburra. Martxa bi be antolatu dabez, bata 24 kilometrokoa, bestea 8koa.

Hilaren 21ean jokatuko dira Bizkaiko txapelak 09:15ean urtengo dan 24 kilometro eta 1100 metroko desnibel positiboa daukan lasterketan eta 10:30ean urtengo dan 16 kilometrokoan, azken hau 775 metroko desnibelagaz. Bakotxean 200 dortsal banatu dira eta, danak agortuta dagoz.

Lasterkari ezagunak hurreratuko dira Lemoara domekan, Walter Becerra, Imanol Goñi, Oihana Azkorbebeitia eta Onditz Iturbe igorreztarra, besteak beste.

Mendi martxetan be, 200 pertsonek hartu ahalko dabe parte bakotxean. Beraz, 800 mendizale inguru batuko ditu Lemoatx Trailek astegoienean.

Onditz Iturbe

Lemoatx Trail lasterketeagaz amaituko dau korrikalari igorreztarrak egindako denporaldi paregabea. Bilbao Mountain Marathoi erdia irabazi eban zemendiaren 13an, sailkapen orokorrean laugarren izanda. Arinago, Gorbeia Suzien-en bigarren izandakoa; Mitxarro Bira, Galdameseko Mendi Bira, Bastida Trail eta Abadiñoko lasterketea be irabazi ditu, besteak beste. Lemoatxen be podiumaren ganean agertuteko faboritoetakoa da Iturbe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!