Urtekerea

Errioxara eskiatzera joango dira Lemoako gazteak abenduan

Asier Abrisketa 2021ko aza. 16a, 13:02
Valdezcaray.

Abenduaren 27 eta 29 artean eskiatzera joateko aste honetan emon behar da izena www.lemoa.net webgunean, hilaren 19an amaituko da epea.

Hogei gazterentzako urtekerea antolatu dabe Lemoako Gaztelekukoek, Udalaren laguntzeagaz. Izena emoten dauan gazte bakotxak 10 euro ordaindu beharko dauz Errioxako Anguianora joan, eta Valdezcarayn eskiatzeko, sorpresaren bat be iragarri dabe.

12 eta 16 urte bitartekoek emon ahalko dabe izena urtekeran, abenduaren 27an urten eta 29an bueltako dira herrira negulekutik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!