Gazteak Berbaz!

Gaizka Garitano eta Ainhoa Tirapuk futbolaren eta euskerearen inguruan hausnartuko dabe Lemoan

Asier Abrisketa 2021ko aza. 15a, 12:01

Hilaren 16an Arlonagusia zelaian izango da hitzordua, arrastiko 18:00etatik aurrera. Alkarrizketearen osterako entrenamentua be antolatu dabe Eibarreko entrenatzaile orokorrak eta Athleticeko atezainen entrenatzaileak.

Gaur amaituko da Gazteak Berbaz! ekimenaren bigarren ekintzan parte hartu ahal izateko izena emoteko epea www.lemoa.net webgunean. Ekintzak 12 eta 18 urte arteko gazteentzako prestauta dagozan arren, edozein hurbildu daiteke.

Euskera eta streaming plataformen inguruko alkarrizketa-tailerraren ostean kirolaren ingurukoa izango da biharko hitzordua. Honetarako euskal futboleko pertsonai bi batuko dira lemoaztarrakaz Arlonagusia futbol zelaian. Ainhoa Tirapu Athleticeko atezainen entrenatzailea eta Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzailea dira konbidatu biak.

Lehenengo, 18:00etan hasiko da herritar eta entrenatzaileen arteko alkarrizketea, euskerea eta futbolaren arteko erlazinoen inguruan hasnartuko dabe bertan. Gero futbolean entrenauko dira parte-hartzaileak, entrenatzaile biek gidatuko dabe saioa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!