Padela pil-pilean dagoan garaian, erraketa joko barri bat hasi da hedatzen gurean be, Estadu Batuetatik helduta. Han, Pickleball Asoziazinoaren esanetan, 5 miloe personak jokatuten dabe gaur egun, azkenengo sei urteetan %650eko hazkundea izan dauan kirola dogu.
Pickleballa 1965. urtean jaio zan Washingtonen, Joel Pritchar senatari eta bere lagun Bill Bellen eskutik. Aspertuta, badmintonera jokatu guran egon ziran baina, ez ebezan erraketak ez sarea altua topau.
Beraz, badminton pistan ping-pongeko palakaz eta plastikozko pelota bategaz hasi eben jokoa, gaur materiala gehiago garatu bada be. Kirolaren izena barriz senatariaren txakurraren omenezkoa da, Pickle txakurra pelotak biltzean ibili zan eta.