Gazteak Berbaz!

Euskerazko streaming plataformen inguruko tailerra egongo da barikuan

Asier Abrisketa 2021ko aza. 10a, 16:46
Ane Atxutegi.

Gazteak Berbaz! proiektuaren lehenengo ekimena izango da Ane Atxutegi youtuberra eta 'Nebukai' twitchlaria batuko dauzan alkarrizketa eta tailerra. Saioa Izkander Fernandez kazetariak gidatuko dau Kotxepinen, hilaren 12an arrastiko 18:00etan.

Saioaren helburua streaming plataformetan euskereak daukan presentzia aztertzea izango da. Gero, tailer baten bidez animauko ditue gazteak interneten euren edukiak sortzean, euskeraz. Honetarako, alkarrizketa formatua izango dau hitzorduak, Ainhoa Azkue 'Nebukai' eta Ane Atxutegi egongo dira galdera danak argitzeko.

Tailerrean barriz, kalidadezko stream bideoak zelan grabau azaldu eta praktikauko da. Parte hartzeako izena emon behar dabe interesdunak, hilaren 11n amaitzen da epea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!