Kirol Jardunaldiak-Lemoatx Trail

Kirol jardunaldiak egingo dira Lemoatx Trail mendi lasterketearen aurreko egunetan

Asier Abrisketa 2021ko aza. 10a, 11:37
Jokin Lizeaga.

Hilaren 11n hasi eta 21era arte berbaldi, ekitaldi, ikastaro, liburu-aurkezpen eta modalidade desbardinen erakustaldietan parte hartzeako aukerea egongo da besteak beste.

Zemendiaren 21ean izango da Bizkaiko Mendi Lasterketen Txapelketearen Lemoatx Trail saioa. Kirol egun garrantzitsua da Lemoarentzako eta, hau aprobetxauta, aurreko egunetan kirola lemoaztarrei hurreratzeko ahaleginak antolatu eta zertu dabez. Mendi lasterketeak, txirrindularitzeak eta peloteak izango dabe batez be protagonismoa, baina ohikoa ez dan beste ikuspuntu batetik.

Lehenengo ekimena hilaren 11n izango da, eguen iluntzean, 19:00etan. Ganzabal Mendi Taldeak Jokin Lizeaga konbidau dau Kotxepin Kultur Etxean Gozamena ala sufrimentua berbaldia gidatuteko.

Jokin Lizeaga urnietar korrikalariak istripu larri bat sufridu eban 2018 urtean, mendi lasterketa batean 15 metroko harriarteko zulo batera jausi zan. Hiltzeko zorian egon bazan be, lasterketetara bueltau da Lizeaga, oindino eragin fisiko eta psikikoak baditu be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!