eskupelotea

Bigarren izan da Lemoa Kluben arteko Nazionalean

Asier Abrisketa 2021ko aza. 9a, 10:51

Atzen edizinoan moduan, Irurtzuneko taldeak eroan eban domekan txapela, Lemoari hiru partiduak irabazita.

2020tik atzeratutako Kluben VI. Txapelketa Nazionalean inoz baino urrunago heldu dira lemoaztarrak. Halanda be, Irurtzun indartsuago heldu zan finalera eta jardunaldiko hiru partiduak irabazi ebazan Zumarragan. Finala ikusten joan ziranak ostera argi daukie, "harmailetan arratiarrok irabazi".

Lehenengo partidua Alberto Ongay profesional ohiak irabazi eban 18-9, Aitor Etxebarriaren aurka. Gero heldu ziran Mikel Aurrekoetxea eta Julen Retegi, hau be profesional ohia. Puntua nafarrentzako joan zan oingoan be, emaitza bardinagaz, 18-9.

Finala eta txapela ebatzita lortu eben Irurtzungoak garaipenik errazena. Bikoteka urten ziran Olaetxea-Bergerak eta Elezkano I.a-Egaña, Lemoako taldeak galdu eban 22-4 aurrez aurrekoa.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!