perretxikoak

Astegoien mikologikoa antolatu dau Ganzabal Mendi Taldeak

Asier Abrisketa 2021ko aza. 5a, 12:35
Ganzabal Mendi Taldea

Lemoako mendi taldeak deituta, perretxikoak batu eta erakusketea egingo dabe hurrengo egunean.

Zapatuan, hilak 6, 08:30ean geratuko dira Kotxepin Kultur Etxean Ganzabaleko kideak eta hurretaratu gura dan edozein. Herritik basora joan eta perretxiko desbardinak batuko dabez goizean zehar, bazkalordurako herrira bajatuko dira barriro.

Domekan barriz, perretxiko danak janda ez badagoz, egingo dabe erakusketea. 10:00etatik aurrera ipiniko dabez Atxetako plazan aurreko egunean batutako perretxiko espezie desbardinak. 14:00ak arte egongo dira bertan ikusleei mikologiaren inguruko interesa izituteko asmoagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!