kontzertua

'Koplariak' hitzaldi musikatua eskainiko da barikuan Lemoan

Asier Abrisketa 2021ko aza. 3a, 13:41

Korrontzi taldeko Agus Barandiaran eta Xabier Amuriza bertsolari, idazle eta politikariak landutako obran kopla zahar eta barriak dagoz entzungai.

Kopla kontzertu/hitzaldi musikatua Kotxepin Kultur Etxean izango da, hilaren 5ean, 20:00etatik aurrera. Amurizak azken hamarkadetan batu eta sortu dauzan koplen bilduma da Koplariak diskoa. Agus Barandiaranek, trikitixeagaz laguntzen dauz koplak.

Ikuskizunaren bitartez entzuleek kopla zahar eta barriek musika herrikoian izan daben eragina ezetuko dabe, bai eta honeen edukiak aletu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!